Castellano

“Hong Kongen dagoen tximeleta baten hegazkadak ekaitza sorrarazi dezake New Yorken”, Tximeleta Efektua deritzo.  Koronabirusak eragin duen giza eskubideen krisiak modu esponentzialean biderkatzen den efektu hau ikusarazi digu. Horregatik, Nazioarteko Bake Brigadek (PBI) eta Mundubat Fundazioak #GureTxanda #NosToca kanpaina abiarazi dugu. Euskadin Hegoalde Globala osatzen duten herrialdetarantz begiratzea egokitzen zaigu, pandemiaren erdian Kolonbian, Mexikon, Guatemalan, Hondurasen, Mendebaldeko Saharan, Palestinan giza eskubideen defendatzaileek burutzen dituzten defentsa eta borroka estrategiak ikastea.  Eta, han eta hemen, alternatibak biderkatzen lagunduko duten babes sareak ehuntzea. Ezagutu itzazu beraien ekintzak eta borrokak www.vocesdefensoras.org webgunean. #NiEreDefendatzenNaute-lako.

Hondurasen LGTBIQ+ kolektiboak burutu dituen ekintzetatik ikasi nahi duzu? Zeintzuk dira Guatemalako eta Euskadiko baserritarrek partekatzen dituzten erronkak? Baduzu Babes Integraleko Estrategia Feministaren entzuera? Nola artikulatzen eta aberasten dira giza eskubideen aldeko ekintzak han eta hemen? Ez galdu galdera hauei eta beste askori erantzuna emateko argitaratzen joango garen bideoak. #GureTxanda #Nostoca.

Irakurri ezazu prentsa oharrak: